ENTZUTEKO PREST.

Logo de entrenamiento y fisioterapia de la Orain, con un triángulo y texto en letras mayúsculas en color gris sobre fondo beige.

FISIOTERAPIA ZERBITZUA

FISIOTERAPIA SESIO INIDIBIDUALAK

Ordu bat.

Zure behar eta eskaeren arabera, modu diferentean bideratzen ahal dena.

Nire helburua zuregandik ahal duten informazio guztia jasotzea izango da, tratamendua ahalik eta hobekien aurrera eramateko.

ETXEKO ERREHABILITAZIO PROGRAMA

Funtzionaltasun arazoren bat baldin baduzu eta

etxean edo zure kabuz aurrera eramateko gai ikusten bazara, aukera hau interesgarria irudituko zaizu.

Zure beharrak zeintzuk diren aztertu eta gero, indibidualizatutako programa sortuko dugu.

Nahi izanez gero, periodikoki hobekuntzak neurtzeko aukera ere izanen duzu.

ORAIN ERREHABILITAZIO PROGRAMA

Zentroan burutzeko pentsatutako programa da.

Zure beharrei erantzuteko banakako programa.

Zuk erabaki zenbat egunez etortzeko gai zaren.

Ni zurekin egonen naiz momentu guztietan, prozesua egokitzen eta gidatzen.

Gehienez, beste lau pertsona egonen dira zurekin batean, bakoitza bere programa betetzen.

TALDEKAKO MIN KRONIKOAREN

AURRE HARTZE AKTIBOA

Denbora anitz eramaten baldin baduzu terapia pasiboei lotuta, hemen ekartzen diztut alternatiba desberdina.

Hiru hilabetetako programa.

Astean, mugimenduari lotutako bi sesio izanen dituzu.

Min kronikoa sufritzen duzuen pertsonendako pentsatuta.

Zuen bizi kalitatea hobetzeko sortuta.

Mugimendua eta heziketaren bidez, pausu bat haratago ailegatuko gara.

ENTRENATU, GOZATU.

Logo con triángulo blanco y texto en español que dice 'Entrenamiento de la razónFisioterapia' en fondo gris oscuro.

ORAIN PROGRAMA

NORI BIDERATUTA

DAUDE ENTRENAMENDUAK?

Kirola praktikatzea zer den ez baldin badakizu, kirolaria baldin bazara,

pilates klaseak egiten bazenituen, edota lasterka aritzen bazara

ez du inporta zer egin duzun aurretik.

Klaseak edozein pertsonandako pentsatuak daude. Bakoitza bere gaitasunen arabera arituko da.

Inoiz ez da berandu hasteko.

ZERtan datza

entrenamendua?

Programa bat, pertsona guztiendako sortuta.

Indarra, mugikortasuna eta gaitasun kardiobaskularra landuko dira klaseetan zehar.

Bakoitzak bere bidea jarraituko du. Bakoitzak bere erritmoa, baina denak batean.

Ordu bat izanen duzu, barnean duzun guztia ateratzeko.

Deskonektatzeko.

Disfrutatzeko.

ZENBAT EGUNETAN

ETORTZEN AL NAIZ?

Programa, astean bitan edo hirutan etortzeko pentsatuta dago.

Hala ere, astean behin bakarrik etortzen bazara, ongi dago ere.

Eta gehiagotan nahi baduzu etorri, aukera izanen duzu ere.

Hau nire gomendioa baino ez da, baina ez ahaztu mendira joateak, ibiltzeak, lasterka egiteak edo bizikletan ibiltzeak dakarzkigun onurak.

Klaseak horrelako jarduerekin tartekatzea egokiena izango litzateke.

ORDUTEGIA NOLAKOA DA?

Aplikazio baten bidez egingo dut lan. Baina trankil, aukera diferenteak baditut zuretzat.

Telefono eta teknologia berriekin moldatzen ez bazara, eta argi baldin baduzu zer ordutan etorriko zaren,

hasieratik egunak eta orduak finkatzeko aukera izanen duzu.

Aldiz, ordutegi aldakorrak badituzu, egunetik egunera klasera apuntatzeko aukera ere izanen duzu.

Nahi duzun orduan, nahi duzun egunetan.